L. Ozaeta - Endor, ipuinak kontatzen zituen Nao robota.
L. Ozaeta - Endor, ipuinak kontatzen zituen Nao robota. [EuroPython 2016] [20 July 2016] [Bilbao, Euskadi, Spain] (https://ep2016.europython.eu//conference/talks/endor-ipuinak-kontatzen-zituen-nao-robota) Aurkezpen honetan Nao robotaren Choreographe programazio ingurumenaren sarrera bat egiten da, pythonek errobotikan duen erabilpena erakutsiz. Aurkezpen guztia aurkezleak orain arte egindako lanean oinarritzen da. Lehenik eta behin, programa baten estruktura erakutsiko da. Ondoren, liburutegi bat nola gehitu erakutsiko da, liburutegiaren instalazioak ekar ditzakeen arazoak aztertuz. Azkenik, Naoaren gorputz jarreran zein diskurtsoaren naturaltasunean egindako aurrerapenak azalduko dira. ----- Honekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira: - Choreographeko proiektu baten estruktura ezagutzea. - Nao robot baten oinarrizko programa bat ikustea. - Chorepgraphek ematen dituen programazio blokeak eraldatzen jakitea, python erabiliz. - Choreographen eskaintzen diren tresnen bitartez, programan python liburutegi bat gehitzen ikastea. Aurkezpen hau ulertzeko ez dago eskakizunik. Python pixka bat dakien edonork (“hello world” bat egiten jakitearekin balio du) ulertzeko mailan emango da eta ez da konplexutasun tekniko handiko azalpenik emango. Printzipioz python ezagutzen ez duen edonor ere aurkezpen ia osoa ulertzeko gai izango da, programazio ingurumen bezala ez baita kodean gehiegi sartzen, pythonekin hasteko aukera ona izanez.